Fundación Síndrome de Down y otras discapacidades intelectuales del País Vasco
Euskera

Eginkizuna, ikuspegia eta baloreak

Gure eginkizuna adimen-urritasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, eta horretarako euren eta euren familien beharrak oinarri hartzen dituzten eta gizartean eskubide osoko herritar gisa parte hartzen lagunduko dieten kalitatezko laguntza-programak eskaintzen dizkiegu.

Ikuspegia: Gizartean eskubide osoko herritar gisa parte hartzeko aukera izan dezaten euren eta euren familien beharretatik abiatuta sortzen diren kalitatezko laguntza-programen aplikazioan, zabalkundean eta berrikuntzan erreferentziazko zentroa izan nahi dugu.

Fundazioa osatzen dugun pertsona guztiak partekatzen ditugun baloreak hurrengoak dira:
    Adimen-urritasuna duten pertsonak eskubidedun hiritar bezala ikustea.
    Bezeroen ganako orientazioa
    Talde profesionalaren gaitasuna.
    Kalitatearen kudeaketa eta hobekuntza jarraia.
    Hurbiltasuna, enpatia, eta gertakizunei aurre egiteko prest egotea.
    Fundazioaren esperientzia.
    Programetan berrikuntzak eta aurrerakuntzak egitea.
    Adimen-urritasuna duten pertsonak eskubideak errespetatzea, defendatzea eta sustatzea.