Skip to main content

ERREFUXIATUEN ALDEKO KANPAINA

lamina-contigo

Lan formakuntzako taldeek Greziako Idomeni hiriko errefuxiatuei laguntza eskainiko diegu. Ideia hau «De Chamartín a Collbató. La guerra civil española vivida por un niño» liburuaren irakurketaren ondorioz sortu da. Gainera,ikasturtea bukatu arte,gure liburutegian errefuxiatuen bizi-guneetako argazkien erakusketa eskainiko dugu.

Maiatzaren 16tik 31ra ondorengoak bilduko ditugu:

-Eguzki-babeserako eta aftersun-a
-Txapelak
-Udako oinetakoak
-Azpiko arropa berria
-Heldu eta haurrentzako gorputz garbiketako tresna etabarrekoak
-Troxak (haur eta helduentzat)
-Lapikoak
-Denda kanpainak,lo egiteko sakuak,esterilak
-Eguzki linternak eta motxilak

Diru bilketa ere egingo dugu. Lortutako diru laguntza batutakoak bertara bidaltzeko erabiliko da eta soberako dirua bertan produktu freskoak erosteko bidaliko da.

Fundazioan azoka solidarioa eta beste zenbait ekintza egingo ditugu, beraien berri emanez. Diru ematea honako kontu zenbakian egin dezakezue:
CCC:0049 4800 79 2616218011 (Santander kutxa)

Mila esker zuen partaidetzagatik.

slider_contigo

 

Harpidetu gure newsletterrera

Fundazioaren jarduerei buruz egunean egoteko modurik errazena eta azkarrena.