Fundación Síndrome de Down y otras discapacidades intelectuales del País Vasco
Euskera

grupo-juego

Jolas-taldeko programaren helburu nagusia haurren garapen emozionala, pertsonala eta soziala jolasaren bidez sustatzea da.

Zenbait jolas-egoeren bidez eta profesionalaren bitartekaritza-lanari esker, erabiltzaileak jolas sinbolikoa eta jolas arautua garatzea, jolasaren arauak eta taldean harremanak izateko arauak jakitea eta errespetatzea, eta gizarte-elkarreragina eta komunikazioa sustatzea ditu helburu programa honek.

Halaber, programa honen bidez, talde bateko kide izatearen sentimendua eta norberaren identitatea garatzen dira, eta norberak bere buruari buruzko kontzeptu positibo bat sortzen du.

Jolas-taldeko saioek ordubete irauten dute, eta astean behin izaten dira.

4 eta 12 urteko haurrei eta haien familiei zuzenduta dago.

Informazio gehiago nahi ba duzu triptikoa kontsultatu.

 

Arduraduna: Ainhoa Gaztelumendi