Skip to main content

Plan estrategikoa 2022-2024

Euskal autonomia erkidegoko Down sindromea fundazioaren Plan estrategikoa (2022-24). Ildo estrategikoak eta garatu behar diren ekintzak.

Plan estrategikoa 2022-2024

Aurreko plan estrategikoaren ildo estrategikoek indarrean jarraitzen dute, zenbait xehetasunekin, eta honako hauek izango lirateke:

  1. Adimen-urritasuna duten pertsonentzat eta haien familientzat gure erreferentziazko rola sustatzea eta zabaltzea bizi-ziklo osoan.
  2. Programak hobetzea eta program berritzaile berriak garatzea.
  3. Iraunkortasun ekonomikoa eta eraginkortasuna hobetzea.
  4. Lidergo kolektiboa eta erakundearekiko lotura indartzea.
  5. Ikusgarritasuna eta fundazioaren lana sustatzea kanpora begira.
  6. Sareetako presentzia handitzea, lankidetza-itunak sortzea.

Ildo estrategiko bakoitza ekintza batzuen bidez garatzen da: gutxi eta errealistak.

Adimen-urritasuna duten pertsonentzat eta haien familientzat gure erreferentziazko rola sustatzea eta zabaltzea bizi-ziklo osoan

  1. Zerbitzuetan FSDPV-PcP metodologia ezartzea, % 100era iritsi arte.
  2. Eskura dagoen informazio guztia informatizatzea eta profesionalen, erabiltzaileen, familien eta interes-taldeen eskura jartzea.
  3. Ezagutza eta praktika onak kanporatzea.

Programak hobetzea eta programa berritzaile berriak garatzea

  1. Zerbitzuen eta programen dinamikan kudeaketa-tresna teknologikoak txertatzea.
  2. Beste erakunde batzuen praktika arrakastatsuak esploratzea, identifikatzea, bultzatzea eta ezartzea.
  3. Familia-sarea sortzea eta indartzea, enpresekin harremanak ezartzeko, ohiko enpleguetan erabiltzaileak kontratatzen laguntzeko.
  4. Adimen-desgaitasuna duten pertsonen zahartzearen arloan lan egitea, autonomiaren, enpleguaren eta bizi-kalitatearen ikuspegitik.

Iraunkortasun ekonomikoa eta eraginkortasuna hobetzea

  1. Sarrera pribatuak fidelizatzea eta berriak lortzea, sentsilizazio-kanpainen eta ekitaldien bidez. Europako funtsetatik datorren finantzaketa publikoa sartzea.
  2. Gastua kontrolatzeko ildoa: programen, diru-sarreren eta gastuen kontabilitate analitikoaren araberako hileko itxierara itzultzea.
  3. Eraginkortasunera bideratutako ildoa. CMI bat ezartzea, hilero, Patronatuarentzat.
  4. Patronatuak gerentziari ematen dion laguntza sendotzea, diru-sarrera publikoak zein pribatuak handitzeko.
  5. Komunikazio-planetik eratorritako bilketa-kanpainak.

Lidergo kolektiboa eta erakundearekiko lotura indartzea

  1. Erabiltzaileentzako eta familientzako ate irekien eta bizikidetzaren jardunaldiak, bai eta profesionalentzako bizikidetzak eta ekitaldiak ere.
  2. Profesionalen prestakuntza eta sektoreko ekitaldietan parte hartzea bultzatzea.
  3. Fundazioarekiko familien partaidetza aktiboa sustatzea.
  4. Boluntarioaren figurak erakundean duen garrantzia eta presentzia handitzea, boluntarioaren prestakuntza sustatuz erakundeko profesional batekin.

Fundazioak kanpora begira egiten duen lana eta ikusgarritasuna sustatzea

  1. On-line kanala indartzea (webgunea eta sare sozialak), jarduera propioak eta jardunbide egokiak hedatzeko.
  2. Plan estrategikoarekin bat datorren komunikazio-plana ezartzea eta baliabideak ematea.
  3. Adimen- eta garapen-desgaitasunari buruzko erreferentea izatea Euskadin.
  4. Adimen-desgaitasuna duten pertsonen presentzia aktiboa duten harreman politiko eta instituzionalen agenda ezartzea.

Sareetako presentzia handitzea, lankidetza-itunak sortzea

  1. Zubiak eraikitzeko funtsezko estamentuak identifikatzea (erakundeak, fundazioak, enpresak, komunikabideak) eta ildo horretako lan-egutegia ezartzea.
  2. Osasun-zentroak identifikatzea eta haiekin lankidetzan aritzea sinergiak lortzeko.