Skip to main content

Euskadiko Down Sindrome fundazioko&San Jose de Calasanz ikastolaren

calafun4

calafun4

 

Atzo, 2015eko Urritik gaur arte San Jose de Calasanz ikastolan izan diren “kudeaketa eta ohiko zerbitzuen laguntzaile” gaitze profesionaleko ikastaroek amaiera eman zuten, non Euskadiko Down Sindrome fundazioko(FSDPV) 8 ikaslek parte hartu duten. Ikastaro eta esperientzia pilotu hau LANBIDE-ren eta San Jose de Calasanz ikastolaren laguntzari ezker posible izan da baita Euskadiko Down Sindrome fundazioko langileei ezker ere.

calafun3

Amaiera-ekitaldian, enplegurako eta sarreren bermerako heziketa zuzendaria den Juan Ibarretxe Careche Jauna eta Santurtziko Udaleko akzio sozialeko eta berdintasuneko zinegotzia den Marta Álvarez Rincón andrea izan genituen.

 

Atzoko jardunaldian, ikastaro honetan parte hartu dutenek Lanbide-ren teknikariek egindako azkeneko galdeketak pasatu zituzten. Beranduago, ikasitako ezaguera eta trebetasun guztiak erakusteko asmoz ikastaroko irakasle guztiek egindako bideo bat bota zuten.

Aipatu beharra dago ikastaro hau gainditu duten pertsona guztiek ziurtagiri ofiziala lortu dutela, beraz edozein bezala aipaturiko lan-jarduera gara dezakete.

Hitz hauen bidez, San Jose de Calasanz ikastolari eta bere langileei eskerrak heman nahi dizkiegu egindako lan bikainagatik baita beraien inplikazioagatik ere; halaber FSDPV-ko profesionalei aurrera eraman duten lanagatik eta ikastaroa normaltasunez garatzea baimendu duen talde sendo bat osatzeagatik.

calafun2calafun1calafun

Eskerrik asko ere Lanbide-ri proiektu honetan izandako kompromisoagatik, PcDI-en heziketa bultzatzeaz gain normalizazioan emandako aurrerapausoengatik. Eskerrak ere Santurtziko Udalari talde honekiko eta beste talde batzuekiko duen konpromisoagatik.

Espero dugu lehen esperientzia hau, ahalmenetatik haratago, pertsona guztien behar hezigarriak ulertzeko eta egiteko modu berri baten hasiera izan dadila

Eskerrik asko guztioi.

Harpidetu gure newsletterrera

Fundazioaren jarduerei buruz egunean egoteko modurik errazena eta azkarrena.