Skip to main content

Plan estrategikoa 2025-2027

Euskal autonomia erkidegoko Down Sindromea Fundazioaren Plan estrategikoa (2025-27). Ildo estrategikoak eta garatu behar diren ekintzak.

 Plan estrategikoa 25-27

Aurreko plan estrategikoaren ildo estrategikoek indarrean jarraitzen dute, zenbait xehetasunekin, eta honako hauek izango lirateke:

  1. Erakundearen digitalizazioa osatzea.
  2. Asia eta denbora libre programa berritzea.
  3. Finantzaketa-tresnen eredua definitzea.
  4. Fundazioaren arreta-eredua definitzea eta ezartzea.
  5. Familien parte-hartze aktiboa fundaziorantz bultzatzea .
  6. Marketin-eredu berria
  7. Profesionalen prestakuntza sustatzea.

Ildo estrategiko bakoitza ekintza batzuen bidez garatzen da: gutxi eta errealistak.

Erakundearen digitalizazioa osatzea

  1. Kudeaketa administratibo eta operatiborako tresna digitalak ezartzea.
  2. Gogobetetasun-inkesten sistema digitalizatzea.
  3. Familiekin, erabiltzaileekin eta profesionalekin komunikazioa erraztuko duen plataforma bat txertatzea.

Asia eta denbora libre programa berritzea.

       1. Etapen arteko trantsizio-prozedurak definitzea:

  • Haurtzaro, gaztaro eta helduarorako aldaketentzako protokoloak sortzea.
  • Jardueren laguntzan eta egokitzapenean jarraitutasuna ziurtatzea, adinaren arabera.

      2. Helduarorako programa berriak abiaraztea:

  • Laguntzeko ekimenak diseinatzea (babes pertsonala eta soziala).
  • Helburu indibidualak eta kolektiboak neurtuko dituen jarraipen-sistema bat sortzea.

Finantzaketa-tresnen eredua definitzea.

  1. Finantzaketa-iturri dibertsifikatuak identifikatzea.
  2. Funtsak atzemateko eta horien eragina neurtzeko tresna espezifikoak diseinatzea.
  3. Finantzaketaren kudeaketaz arduratuko den talde edo figura bat sortzea.

Fundazioaren arreta-eredua definitzea eta ezartzea.

  1. Kolektiboaren bilakaera aztertzea eta etorkizuneko beharrak aurreikustea.
  2. Pertsonarengan oinarritutako ikuspegia ezartzea, arreta osoarekin.
  3. Familien eta erabiltzaileen partehartzea ziurtatzea ereduaren diseinuan.

Familien parte-hartze aktiboa fundaziorantz bultzatzea.

  1. Elkarrekin sortzeko guneak sortzea,familiek ideiak emateko eta proiektuakebaluatzeko.
  2. Familiekiko komunikazioa eta feedbackkanalak hobetzea.
  3. Fundazioan duten rola indartuko dutenprestakuntza eta ekitaldiak eskaintzea.

Marketin-eredu berria

  1. Fundazioaren balioak eta zerbitzuakikusarazteko estrategia digitaladiseinatzea.
  2. Gizartea sentsibilizatzeko kanpainakgaratzea.
  3. Eragin kolektiborako benetako istorioaksustatzen dituzten edukiak sortzea.

Profesionalen prestakuntza sustatzea.

  1. Sektorearen beharretara egokitutako etengabeko prestakuntza-plana diseinatzea.
  2. Kongresuetan, tailerretan eta ezagutzasareetan parte-hartzea sustatzea.