

2025-2026 ikasturtean zehar, Fundazioko **Helduentzzako Prestakuntza Modularreko (FMA)** taldeek **Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao** bisitatzeko aukera izan dute, Bilboko kultur eta arkitektura erreferente nagusietako bat gertutik ezagutuz.
Bisitan zehar, parte-hartzaileek eraikinaren historia ezagutu zuten, bertako espazioak bisitatu zituzten eta Bilboko kultura-eskaintza aberasten duen gune honen funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.
Era berean, jarduerak **irisgarritasun kognitiboaren** eta seinaleztapenaren garrantzia aztertzeko aukera eman zuen. Izan ere, elementu horiek funtsezkoak dira pertsona guztiek kultura-guneak modu autonomoan ulertu, orientatu eta erabiltzeko aukera izan dezaten.
Bisita hau FMA programaren ikaskuntza-prozesuaren parte da, eta ingurunea ezagutzea, autonomia pertsonala garatzea, komunitatean parte-hartzea eta kultura pertsona guztien eskubidea dela sustatzea ditu helburu.
Fundaziotik eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Azkuna Zentroko Bitartekaritza taldeari —Patricia Juez, Iosu Elorza, María Josefa Álvarez, Leire Muguruza eta Laura Criado— eskainitako harreragatik, gertutasunagatik eta bisita pertsona guztien beharretara egokitzeko egin duten lan bikainagatik.
Horrelako ekimenen bidez, ikasten, parte hartzen eta gero eta irisgarriagoa eta inklusiboagoa den gizartea eraikitzen jarraitzen dugu.




