Skip to main content

II Boluntarioen Topaketa

cabecera-topaketa2014

Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna dela-eta (abenduak 5), Bizkaiko Boluntariotzako Erakundeen Foroak Boluntarioen II. Topaketara gonbidatu nahi zaituzte. Oraingo honetan, boluntarioek aukera izango dute pertsonaia publikoekin zuzenean hitz egiteko, eta, beraz, topaketarako planteatutako gaiari buruzko usteak, gogoetak, ilusioak, kezkak eta erronkak partekatu ahal izango dituzte.

Topaketaren garapena:

Larunbata, azaroak 29, boluntako areto nagusian (sarrera Zabalbide kaleko 1. zenbakitik)

10:00 Harrera parte-hartzaileei
10:15 Ongietorria eta aurkezpena
10:45 Solasaldiak taldean (2 txanda)
13:00 Luncha
13:30 Osoko bilkura eta ondorioak
14:00 Topaketaren amaiera

Izen emateak:

Izena emateko epea azaroaren 20ra arte egongo da zabalik. Erakunde bakoitzak inskribatu behar ditu bere boluntarioak; gehienez 10 boluntario izango dira erakunde bakoitzeko.

boluntariotza@bolunta.org
Telf. 944161511

Harpidetu gure newsletterrera

Fundazioaren jarduerei buruz egunean egoteko modurik errazena eta azkarrena.