Skip to main content

KEINU ETA KINESTEMA POSTERRA. "KOMUNIKATU BEHARRA DAUKAT, LAGUNDUKO DIDAZU?"

KEINU ETA KINESTEMEN POSTERRA. "KOMUNIKATU BEHARRA DAUKAT, LAGUNDUKO DIDAZU?"

Urte askotako lanaren ondoren, eta Barakaldoko Udalak proiektua finantzatzeari esker, EHDSFren Zeinu eta Kinestemen Posterra argitaratu zen.

Aurtengo Logopediaren Europako Egunaren, Komunikazioaren Sistema Handigarri eta Alternatiboak, argumentu nagusiarekin bat etorriz, EHDSFk eskuliburu berritzaile hau aurkeztu du poster formatuan: «Komunikatu beharra daukat, lagunduko didazu ?».

Posterra 85 zeinuz eta 20 kinestemaz osatuta dago. Zeinuek testuinguru desberdinetan beharrak, desioak, emozioak eta abar adierazteko komunikazioan ohikoenak diren kontzeptuak adierazten dituzte. 6 kategoriatan banatuta aurkezten dira, esaldien eraketa eta komunikazio funtzional, espontaneo eta orokorgarria erraztuz. Kinestemak fonemen artikulazioari eta ahozko estimulazioari laguntzeko keinuak dira.

Logopeden taldea eta Fundazioko profesional guztiak oso pozik gaude adimen-urritasuna duten pertsonentzat hain beharrezkoa den tresna hori guztion eskura dagoelako.

Dibulgatzeko unea da, eta hemendik gutxira posterra ikastetxeetan, osasun-zentroetan, liburutegietan, enpresetan eta abarretan ikustea espero dugu.

Edozein kontsulta edo iruzkin egiteko jar zaitezkete gurekin harremanetan, e-mail bidez: Down@downpv.org edo 944790284 telefonora deituz.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Barakaldoko Udalari, proiektua finantzatzeagatik.
 

logo_barakaldo.png

Lotutako albisteak

Zeinuen eta Kinestemen multimedia hiztegia

Zeinuen eta Kinestemen multimedia hiztegia

Iritsi da eguna! Urte askoren ondoren, Fundazioko erabiltzaileen parte-hartze baliotsuarekin eta… Gehiago irakurri
Eskoletako irisgarritasun kognitiboaren gida (Barakaldo)

Eskoletako irisgarritasun kognitiboaren gida (Barakaldo)

Nazio Batuen Konbentzio internazionalak desgaitasuna duten pertsonen inguruan hitz egiten du 9.… Gehiago irakurri
Profesionalei bideratutako adimen urritasunaren sentsibilizazio gida (Ermua)

Profesionalei bideratutako adimen urritasunaren sentsibilizazio gida (Ermua)

Gizarte inklusiboaren perspektiba aintzat hartuta, adimen urritasuna duten pertsona guztiak… Gehiago irakurri

Harpidetu gure newsletterrera

Fundazioaren jarduerei buruz egunean egoteko modurik errazena eta azkarrena.