
Gaur topaketa batean parte hartu dugu DOWN ESPAÑA, ASPACE eta Autismo España erakundeekin batera.
Gure Fundaziotik Enara Hormaeche, Oier Barriuso, Esther Cárcamo eta Sheila Rio izan dira, komunitatean parte hartzeko oztopoez, gure inguruko pertsonekin ditugun harremanez eta pertsona guztientzako komunitate bat eraikitzeaz hitz egiten.
Asko gustatu zaigu gure esperientziak partekatzea, entzunak izatea eta beste pertsonen bizipenak entzutea.
Eskerrik asko topaketa eta parte-hartze gune hauek sortzeagatik!