Skip to main content

RC Jolaseta

RC Jolaseta

Larunbatean,  RC JOLASETAren 90. urteurreneko "Asociaciones Amigas" ekitaldian izan ginen.
Egunean zehar, hainbat erakundek RC JOLASETAko bazkideei azaldu ahal izan genien zer egiten dugun eta gurekin nola lan egin dezaketen.

Ekintzen une nagusia eguerdian izan zen. Bertan, Eduardo Vilallonga HEDSFko lehendakariordeak bazkideei azaldu zien zer egiten dugun, zein kolektibori erantzuten diogun eta RC Jolasetako bazkideek nola lagundu dezaketen.

Laguntzeko hockey taldeko neska-mutilak izan genituen, Fadurako entrenamenduaren ondoren Jolasetatik pasa zirenak.

HEDSFren Patronatutik, alde batetik, RC JOLASETA zoriondu nahi dugu bere 90. urteurrenagatik, bestetik, eskaini ziguten aukera eskertu nahi diegu.

Badakigu hau abiapuntu bat dela eta ekintza gehiago egin ahal izango ditugula RC JOLASETAko bazkideak sentsibilizatzen eta gure errealitatea ikusarazten jarraitzeko.

Lotutako albisteak

Tailer kolaboratiboa

Tailer kolaboratiboa

Euskal Herriko Down Sindromearen eta beste adimen urritasuneen Fundaziotik parte hartu dugu… Gehiago irakurri
Fair Saturday

Fair Saturday

Azaroaren 29an, Fair Saturday mugimenduaren barruan, Gala Balleta ospatuko da Euskal Herriko Down… Gehiago irakurri
Aste honetan BIME-n izango gara!

Aste honetan BIME-n izango gara!

Fundazioaren sei erabiltzailek parte hartuko dute ekitaldian zehar, hainbat lanpostutan laguntza… Gehiago irakurri
Berdintasuna Elkarrekin Eraikiz, Berdintasuna Elkarrekin Eraikiz

Berdintasuna Elkarrekin Eraikiz

2025-2026 ikasturtean, Alba Antón Campos, berdintasun-teknikaria, Euskal Herriko Down Sindromearen… Gehiago irakurri

Harpidetu gure newsletterrera

Fundazioaren jarduerei buruz egunean egoteko modurik errazena eta azkarrena.