Skip to main content

"Tan solo tuya" Mikel Bizarren single berria

"Tan solo tuya" Mikel Bizarren single berria

“Tan solo tuya” Mikel Bizarren bigarren bideo singlearen izenburua da, El amanecer del fuego negro (Ese maravillosa niebla Parte II) izeneko liburu-diskoan jasoa. Lan horren helburua literatura eta musikaren bidez Down Sindromea eta Autismoaren Nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea normalizatzea, ikusaraztea eta sustatzea da.
Abesti berri honekin batera, TAOMek egindako eta Aitor Elorriagak zuzendutako bideo klip bat dator, Bilboko Portuko Olatua itsas bidaien terminalean, Abran, Getxoko Kirol Portuan eta Portugaleteko Boutique Hotel Puente Colganten grabatua.
Andrea Sesmak eta Zuriñe Torronteguik, “Se pierda el miedo” filmean antzeztu zituzten rolak berritu dituzte, Aimar Cid eta Gorka Bizarrekin batera.
Olatuan amarratutako Celebrity Silouette ikusgarria, urrezko amaiera ematen dio berdintasunak eta askatasunak iristen zaizkizun horietako melodia eder bat apaintzen duten istorioari.
Maldito Records balentziarren eskutik datorren ekainean argitaratuko den proiektu honek Euskal Herriko Down Sindromea Fundazioaren, Sopelako Udalaren, Segemar S.A.ren, Bilboko Portu Agintaritzaren, Bilboko Merkataritza Ganberaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Fangalokaren babesa du.

Lotutako albisteak

Fair Saturday

Fair Saturday

Azaroaren 29an, Fair Saturday mugimenduaren barruan, Gala Balleta ospatuko da Euskal Herriko Down… Gehiago irakurri
Aste honetan BIME-n izango gara!

Aste honetan BIME-n izango gara!

Fundazioaren sei erabiltzailek parte hartuko dute ekitaldian zehar, hainbat lanpostutan laguntza… Gehiago irakurri
Berdintasuna Elkarrekin Eraikiz, Berdintasuna Elkarrekin Eraikiz

Berdintasuna Elkarrekin Eraikiz

2025-2026 ikasturtean, Alba Antón Campos, berdintasun-teknikaria, Euskal Herriko Down Sindromearen… Gehiago irakurri
Esa Maravillosa Niebla

"Esa Maravillosa Niebla"

Irailaren 24an, sare sozialetan estreinatu zen Mikel Bizaren bideoklip berria, "Esa Maravillosa… Gehiago irakurri

Harpidetu gure newsletterrera

Fundazioaren jarduerei buruz egunean egoteko modurik errazena eta azkarrena.