Skip to main content

Bilboko gida gastronomikoa, inklusioaren zaporearekin

Bilboko gida gastronomikoa, inklusioaren zaporearekin

2024 eta 2025 urteetan zehar, Euskal Herriko Down Sindromea Fundazioko Eguneko Arreta Zentroan proiektu berezi bat garatu da: Bilboko gida gastronomikoa sortzea.

Proiektu honek dokumentu bat sortzea baino askoz gehiago izan da. Esperientzia partekatua izan da, non une bereziak bizi, ikasi eta ingurunearekin konektatzeko aukera izan duten.

Prozesu honetan, parte-hartzaileek honako hauek egin dituzte:

  • Gure gastronomiako plater esanguratsuenak prestatzea.
  • Bilboko saltoki eta espazio ezagunak ezagutzea.
  • Bertako produktuei buruz adituekin ikastea.
  • Eta taldean aisialdiaz gozatzea, pintxo ibilbideekin besteak beste.

Lan guzti honen emaitza 2025eko abenduan aurkeztu zen, benetako esperientzietan oinarritutako gida bat sortuz.

Orain, hurrengo pausoa gida hau ahalik eta pertsona gehienengana iristea da. Horretarako, zabalkunde-kanpaina bat abiatu da.

Gaur egun, gida Begoñako egoitzan eskuragarri dago, 6€-ko dohaintzaren truke, Fundazioaren autonomia programak laguntzeko.

Proiektu honek erakusten du zein garrantzitsua den aukerak sortzea, parte-hartzea sustatzea eta pertsona guztiek ekarpena egin dezaketen espazioak eraikitzea.

 

Lotutako albisteak

“Bilbao zaporetan” aurkezpena

“Bilbao zaporetan” aurkezpena

Ikusi zenuten “Bilbao zaporetan” La Riberako Merkatuan aurkeztu genuenean? Egun berezia izan zela… Gehiago irakurri
Bilbao Zaporetan gida gastronomikoa

Bilbao Zaporetan gida gastronomikoa

Gaur, azaroaren 28an, ostiralean, La Riberako Merkatuan aurkeztu dugu Bilbao Zaporetan gida… Gehiago irakurri
2025eko Egutegi Solidarioa: Inklusioaren 35 urte ospatzen

2025eko Egutegi Solidarioa: Inklusioaren 35 urte ospatzen

Inklusioa eta elkartasuna uztartzen dituen urtea 2025eko Egutegi Solidarioarekin Aste honetan,… Gehiago irakurri
‘Down España Integra’

‘Down España Integra’

Azken urteotan immigrazioari eta Down/desgaitasun intelektualaren sindromeari buruzko orientazio-… Gehiago irakurri

Harpidetu gure newsletterrera

Fundazioaren jarduerei buruz egunean egoteko modurik errazena eta azkarrena.