Skip to main content

Etxeratu

Etxeratu programaren helburua, desgaitasun intelektuala (DI) edo garapen desgaitasuna (GD) duten pertsonei laguntzea da, horiek komunitatean guztiz gizarteratu daitezen eta bertan parte hartu dezaten. Hala, xedea, DI eta GD duten pertsonei, beraien garapen indibiduala eta soziala errazteko tresnak ematea da, bizi propioko proiektua eraiki dezaten, hain zuzen ere.

AU edota GE dutengazteei eta heldueimoduindependente eta autonomoanbizitzekobeharrezkoakdirentrebetasuneiburuzkoikaskuntza- eta entrenamendu-esperientziakeskaintzea.

 

Programa hori 3 jarduketa ardatzetan egituratuta dago, eta, guztien xedea DI eta GD duten pertsonek eta beren familiek azaldutako beharrei erantzutea da:

  1. Bizitza autonomorako prestatzeko programa (VPVA): programa horren xedea, DI eta GD duten gazte eta helduei hasierako ikaskuntza eta entrenamendu esperientzia ematea da, modu independentean eta autonomoan bizitzeko trebetasunak eskuratu ditzaten. Hori guztia, San Adriango pisu partekatu batean egiten da, aldi baterako egoten direlarik bertan, eta urteko 365 egunetan behar duten laguntza jasotzen dute. 18 urtetik aurrera
  2. Emantzipazioan laguntzeko programa (VEI): programa horren xedea DI eta DG duten pertsona helduei laguntzea da, behin betiko familiaren etxea utzi nahi dutenean. Etxebizitza propioa eskuratzeko aukerarik ez dutenei laguntzeko, fundazioak muga gabeko gelak dituen etxebizitza bat du Txurdinagan, urteko 365 egunetan irekita egoten dena. 18 urtetik aurrera.
  3. Etxean eta inguru hurbilean desgaitasun intelektuala duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko programa: Programa honen xedea, DI eta GD duten pertsonen autonomia eta independentzia gehiena garatzeko laguntza eskaintzea da. Adin guztietako pertsonei zuzenduta dago, umeei, nerabeei eta nagusiei, eta laguntza hori, etxeetan eta gainerako inguruetan autonomia eta independentzia izateko gauzatzen da. Laguntzak etxean eta joan-etorrietan eman daitezke. 8 urtetik aurrera.

 

 

ETXERATU

Erlazionatutako programak

Programa de Autonomía Personal

Autonomia pertsonaleko programa

Autonomia pertsonaleko programa desgaitasun intelektuala eta garapen desgaitasuna duten 12 eta 20-21 urteen arteko pertsonei zuzenduta dago. Gure xedea, nerabeei heldu-bizitzarako trantsizioan… Leer más
LAN, empleo con apoyo

LAN, enplegua laguntzarekin

Laneratze programaren azken xedea ezgaitasun intelektuala (EI) eta garapen desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu publiko eta pribatu arruntean laneratzea da.
FORMACIÓN MODULAR PARA PERSONAS ADULTAS (FMA)

Nagusientzako prestakuntza modularra

Nagusientzako prestakuntza modularreko programa ezgaitasun intelektuala (EI) edo garapen desgaitasuna (GE) duten 18 urte baino gehiagoko pertsonei zuzenduta dago, horiek egokitzapen trebetasunak… Leer más

Kontaktatu

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa


Arduraduna: Euskal Herriko Down Sindrome Fundazioa

Helburua: egindako eskaerak eta kontsultak kudeatzea.

Legitimazioa: lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.

Hartzaileak: obra eta zerbitzuen hirugarren emaileak.

Eskubideak: atzipena, zuzenketa, ezabatzea, tratamendua mugatzea, datuen eramangarritasuna edo aurkakotasuna.

Jatorria: erabiltzailea, familia, ingurunea, etab.

Testigantzak