Skip to main content

Psikoterapia indibiduala eta familiakoa

Fundazioan eskaintzen den psikoterapiaren helburua, “gabeziak dituena izatearen” ohiko diagnostiko biktimizatzaileari alternatiba bat bilatzea eta ikuspuntua aldatzea da, hala, objektuekin eta gainerakoekin harreman osasuntsua eraikitzeko, berregituratzeko, birkokatzeko eta berrezartzeko, segurtasun eta intimitate espazio bat eskainiz eta erabiltzaileak bere mugak zeintzuk diren jakinik, era berean, bere baliabide pertsonalak eta aukerak gehieneko mailan garatuz, eta, ondorioz, guztizko bizi kalitatea eta ongizatea izanez.

Programa hori desgaitasun intelektuala duten pertsonei eta beraien familiei zuzenduta dago.

HELBURU NAGUSIAK

  • Aldaketak sustatzea, desgaitasun intelektuala duen pertsonaren eta/edo familien osasun mentala hobetzeko.
  • Bizitzako zailtasunei eta arazoei hobeto aurre egiteko tresnak eskaintzea. Oharkabeko bere prozesuei buruzko informazioa.
  • Harremanetarako beharrak estaltzea, besteak beste, onartua izateko beharra, segurtasun beharra, eta abar.
  • Nortasuneko alderdi desorekatuen inguruan lan egitea.
  • Autonomia erraztea, norberaren prozesu psikikoak aztertzea eta ezagutzea erraztuz.
  • Laguntza emozionala eta egoera estresagarriak maneiatzeko estrategiak ematea familiei eta inguruko pertsonei.
  • Erabiltzaileen ikastetxeei orientazio zerbitzua ematea.
Psikoterapia indibiduala eta familiakoa

Kontaktatu

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa


Arduraduna: Euskal Herriko Down Sindrome Fundazioa

Helburua: egindako eskaerak eta kontsultak kudeatzea.

Legitimazioa: lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.

Hartzaileak: obra eta zerbitzuen hirugarren emaileak.

Eskubideak: atzipena, zuzenketa, ezabatzea, tratamendua mugatzea, datuen eramangarritasuna edo aurkakotasuna.

Jatorria: erabiltzailea, familia, ingurunea, etab.