Skip to main content
Euskal Herriko Down Sindrome fundazioa

Euskal Herriko Down Sindrome eta beste adimen urritasunen Fundazioa

Hiru ardatzetan oinarritutako eredu globalaren aldeko apustua egiten dugu: bizi-kalitatea, kudeaketa aurreratua eta etika. Eredu hori gure zerbitzuen buru den metodologian zehazten da (pertsonan oinarritutako plangintza), non Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa eredu gisa hatzen duen.

Ezagutu gaitzazu gehiago
Aste honetan BIME-n izango gara!

Aste honetan BIME-n izango gara!

Fundazioaren sei erabiltzailek parte hartuko dute ekitaldian zehar, hainbat lanpostutan laguntza emanez, urriaren 28an, 29an eta 30ean Bilboko Euskaldunan ospatuko den jaialdian.  Elkarlan hau posible da Fundazioaren eta Last Tour-en arteko hitzarmenari esker, zeinak inklusioa eta kultura-ekitaldi handietan parte-hartze aktiboa sustatzen baititu.   
Eta zu, zure begirada aldatzera ausartzen zara?

Eta zu, zure begirada aldatzera ausartzen zara?

Azaroaren 21ean, gonbidatuta zaude III. Jardunaldi Teknikoa: “Begiradak eraldatzen. Guztiontzako kalitatezko hezkuntzarako bidaia bat” ekitaldira. Elkarrizketarako eta hausnarketarako topaketa bat, gizarte inklusiboago, bidezkoago eta konprometituago bat eraikitzen jarraitzeko. Bilbon 9:00etatik 14:00etara Laster irekiko dugu izena emateko epea eta parte hartzeko modua azalduko dizuegu. Zatoz gurekin begirada aldatzera eta guztiontzako hezkuntza baten alde egitera!
Prest al zaudete esperientzia beldurgarri eta dibertigarri baterako?

Prest al zaudete esperientzia beldurgarri eta dibertigarri baterako?

Halloween iristen ari da  eta Fundazioan tailer sentsorial tematikoak prestatu ditugu 4 eta 12 urte bitarteko haur eta nerabeentzat. Jolasaren eta esplorazioaren bidez, txikiek zentzumenak estimulatuko dituzte, komunikazioa eta gaitasun kognitiboak garatuz, eta batez ere… primeran pasatuko dute!  Datak eta Ordua: urriaren 28 eta 30 (talde eta adinaren arabera) 18:00etatik 19:00etara.  Tokia: Fundazioaren areto sentso-kognitiboa (Bilbo)  Gidariak: Snoezelen estimulazio multisentsorialean adituak… Informazio gehiago
Familia Eskola

Familia Eskola

Familia Eskola berriro dator familiaei euren seme-alaben bizitzako funtsezko gaietan laguntzeko prestakuntza-saio berri batekin. Oraingo honetan, gai garrantzitsu bati helduko diogu:  “Sexualitatea: mito suntsitzen, jakintzak eraikitzen” Tailer hau aukera izango da ezagutzak partekatzeko, zalantzak argitzeko eta familiei tresnak eskaintzeko, sexualitatea konfiantzaz, errespetuz eta ikuspegi inklusibotik lantzeko.  Urriak 30, osteguna  18:00etatik 20:00etara  Fundazioaren Bilboko egoitzan  Izen-… Informazio gehiago

Gure xedea

625

Adimen urritasuna duten pertsonak

1240

Familiarrak

Gurasoak eta neba-arrebak

79

Urteko boluntariotza

Testigantzak

Ezagutu azken berriak 

Berri gehiago ikusi

Aintzatespenak

Harpidetu gure newsletterrera

Fundazioaren jarduerei buruz egunean egoteko modurik errazena eta azkarrena.